Gasteizko Mintzalaguna egitasmoaren inguruko informazioa jasotzeko
www.gasteizkomintzalaguna.eus atari berria prest dugu!
Udaberrian,
egunaren luzatzeak eguzkiari bere printza goxoak helarazten uzten dizkion
momentuan, urmaela berpiztu egiten
da. Uretako hegaztiek, murgilak kasu, beren gorteiatze nabarmenei ekiten diote.
Tartean, uroilo, ahate eta kopetazuriak
etengabeko joan etorrian ikus ditzakegu, beraien habia flotagarriak
garaiz eraikitzeko lanean buru-belarri, behatokietan gauden kuxkuxerooi
begi-zeharka begiratzen diguten bitartean.
Aurten ere ardo eta txakolina dastatzea antolatu dugu Mikel Garaizabalekin. Elorrioko enologo eta sommelierrak eskarmentu handia dauka ardoaren dibulgazioan, 700dik gora dastatze saio edota ikastaro eman ditu munduan osoan zehar.