Izan Mintzalaguntzaile!




Kaixo euskaltzale!!
Mintzalaguna egitasmoak zortzi urte beteko ditu aurten gure hirian. Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko ia 700 lagunek osatzen dute Gasteizko Mintzalaguna. 
MINTZALAGUNAren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez. Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea du helburu. 

Asteroko hitzorduaz gain hilean behin beste taldeetako mintzalagunak ezagutze aldera ekintza osagarriak antolatzen ditugu: mendi irteerak, hitzaldiak, umeekin egiteko ekintzak...  
Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana heltzea dugu helburu.  Hau da, MINTZALAGUNTZAILE berriak gureganatzea. Mintzalaguntzailearen zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea). Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio. 



MINTZALAGUNTZAILE  izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker hiri honetan euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagun dezakezulako!!!



Interesa izanez gero, idatzi mezu bat ondorengo helbideetara: