Mintzalagun Tabernak

Gasteizko Mintzalagun taldeek non bildu eta zer egiteko erabakitzeko askatasun osoa duten arren, gehiengo batek tabernetan elkartzea erabakitzen du. Proiektu honen helburua, hain zuzen, mintzalagunak biltzeko hautatu dituzten taberna horiekin elkarlana sustatzea da. Era berean, mintzalagunen topagune izatea bilatzen duten tabernek parte har dezakete egitasmo honetan.

Gasteizko mintzalagunak taberna hauetara hurbiltzerakoan bermatua izango dute (ahal den neurrian) euskarazko zerbitzua eta hizkuntza paisaia.
Honez gain, taberna hauetan, ahal den heinean, Gasteizko Mintzalaguneko ekintza osagarriak antolatuko dira (euskarazko emanaldiak, hitzaldiak, kontzertuak...) 
 

MINTZALAGUN TABERNAK 15/16 ikasturtean