Zer da Mintzalaguna?


  • Zer da Gasteizko Mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dituen egitasmoa. 

  • Nola funtzionatzen du? 

    • MINTZALAGUNA TALDEAK:
      • 6 - 8 laguneko taldeak sortzen dira. 
      • Ahal den heinean mintzalaguntzaile bat egoten da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona) talde guztietan. Mintzalaguntzailea ez da irakaslea, boluntarioa da eta ikasten ari direnei laguntzeko aritzen da mintzapraktika programa honetan. 
      • Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira. 
      • Normalean taberna batean elkartzean dira (taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute). 
    • GURASOENTZAKO TALDE BEREZITUAK:
      • Ahal den neurrian, ikastetxe bereko guraso taldeak osatzen saiatzen gara eta, horretarako, hainbat ikastetxe dugu laguntzaile.
      • Funtzionamendua berdina da: astean behin, ordubetez eta, normalean, ikastetxetik gertu.
      • Ekintza osagarri bereziak ere antolatzen ditugu seme-alabekin parte hartu ahal izateko. 
    • GAZTE TALDEAK:
      • Gasteizen bizi edo ikasten dabiltzaten gazteekin gazte taldeak osatzen ditugu.
      • Taldeak adinaren arabera antolatzen dira eta jatorrizko kuadrillak mantentzen dira. 
      • Bakarka zein taldeka eman daiteke izena, beraz.

    • EKINTZA OSAGARRIAK:
      • Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, Gasteizko euskaldunon sarea handitze asmoz.   

  • Zeintzuk dira helburuak?  
    • euskaraz mintzatzeko jarioa lantzea
    • euskaraz mintzatzeko motibazioa handitzea 
    • euskaraz aritzeko ohitura txertatzea
    •  harreman sare euskaldun berriak sortzea
    • Gasteizko euskal giroa ezagutaraztea

  •  GASTEIZKO MINTZALAGUNA:
    • 2007an Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Gasteizko Mintzalaguna programa abian jarri zen.
    • GEU elkarteak kudeatzen du.
    • Iaz 650 mintzalagun ingurua aritu ziren Gasteizko Mintzalagunean. 
    • Gurasolaguna eta Gaztelaguna aldaeretan guraso taldeak eta gazte taldeak biltzen dira. 
    • Harrematarako: 945 222153/ 688819118/ 648907565 / 640574996 edo pasa zaitzez gure bulegotik!