'MOZKORRA PARREGARRI, Pikupe produkzioak'
- Noiz? APIRILAren 23an, larunbata, 20.30etan
- Non? Principal Antzokian
- Sarrera: 6€ (%50 deskontua eginda), anfiteatroa
Historiako lehen euskal opera da Mozkorra Parregarri. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzi zuen opera komiko hori Xabier María de Munibek, Peñafloridako kondeak. 1764an estreinatu zuten. Oraingoan, Bergarako aktoreek, abeslariek eta musikariek lanaren muntaketa berri hau bultzatu dute. Hauxe da argudioa Muniberen biografoen arabera: mozkor zuzendu ezin bati emandako eskarmentua.
Hauxe
da argudioa Muniberen
biografoen arabera: mozkor kroniko
eta zuzendu ezin
bati emandako eskarmentua. 35
agerralditan banatuta dagoen
ekitaldi bakarrak osatzen du.
Miguel
Ángel Elkoroberezibar historialari
eta idazleak eskaini dio aholkularitza ekoizpenlanari. Valen
Moñux, “Miserableak, “Oliver” eta “Peter Pan” izeneko
lehen mailako beste
musikal batzuen egilea, arduratu da eszenaratzeaz.
Musika arloko zuzendaritzaz arduratu da Iñigo
Alberdi. Ganbera-opera da, eta Moñuxen
hitzetan: “horrenbestez, neurriari dagokionez muntaketa txikiagoa da, baina
edukiari dagokionez trinkoa, eta girotze historiko zorrotza biltzen du”. Zerrenda
hogei aktore eta abeslarik, eta bost musikarik osatzen dute.
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:
- Bidali mezu bat ncuesta@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta zenbat sarrera nahi dituzun zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: APIRILAK 20, asteazkena)
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20:15ean OPERA ERAIKINAREN sarreran (San Prudentzio, 29)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
