[DASTATZEA] Ardoa eta txakolina ezagutzen

Aurten ere ardo eta txakolina dastatzea antolatu dugu Mikel Garaizabalekin. Elorrioko enologo eta sommelierrak eskarmentu handia dauka ardoaren  dibulgazioan, 700dik gora dastatze saio edota ikastaro eman ditu munduan osoan zehar.

Oraingoan Gasteiza dator mintzalagunokin edota animatzen den beste edozein euskaldunekin arratsaldea girotu eta gure inguruko ardoak ezagutzeko tekniken berri ematera.

Ardo eta txakolina dastatzea
Mikel Garaizabal enologo eta someelierrarekin
Noiz? Martxoak 15, asteartea, 19:00
Non? Errexala elkarte gastronomikoan (Kutxi 62)

Izena emateko: ncuesta@gasteizkomintzalaguna.eus / 688819118 / 945222153 

Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 9, ASTEAZKENA