[FAMILIA IRTEERA] Salburuko Hezeguneak & Udaberria


Udaberrian, egunaren luzatzeak eguzkiari bere printza goxoak helarazten uzten dizkion momentuan, urmaela berpiztu egiten da. Uretako hegaztiek, murgilak kasu, beren gorteiatze nabarmenei ekiten diote. Tartean, uroilo, ahate eta kopetazuriak  etengabeko joan etorrian ikus ditzakegu, beraien habia flotagarriak garaiz eraikitzeko lanean buru-belarri, behatokietan gauden kuxkuxerooi begi-zeharka begiratzen diguten bitartean. 





  • Noiz?  Apirilaren 10, igandea, goizeko 11.00etan
  •  Zer? Salburuko hezeguneetatik & Atarira bisita gidatua
  • Zer behar dugu? Arropa erosoa eta prismatikoak (baldin badituzu)

Negua lozorroan igaro duten animaliak berriz, nagiak kendu eta lanean hasiko dira buru-belarri eta urmaela “zarataz” beteko digute igelen koru, txitxi-burduntzien hegaldi, txorien kantu eta intsektuen kirri-kirriek. Zeinek daki! Zorte pixka batekin eta adi eta isilik bagaude igaraba edo bisoiren bat ez ote dugu ikusiko!!!

Salburuako hezegunean dagoen landaredia anitzak ezkutatzen dituzten zenbait bitxikeria eta sekretu ezagutzeko aukera izango dugu, lirio loreek eskaintzen diguten paisaia zoragarria ikusten dugun bitartean.

Eta nola ez! Gizakiak ingurune baten bilakaeran izan dezakeen eragina neurtzeko parada ezin hobea izango dugu, ohituta gaudenaren kontrata adibide positibo baten bitartez, baina... noiz arte?

*EZ AHAZTU URA ETA HAMAIKETAKOA ERAMATEN*


IZENA EMATEKO: 

Bidali mezu bat zgil@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak, 
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat lagun joango zareten
Izena emateko azken eguna: APIRILAK 7, osteguna

*Gure konfirmazio mezua jasoko duzu