'FLORIDO PENSIL NESKAK, Tanttaka teatroa'
- Noiz? MARTXOAren 17an, osteguna, 20.30etan
- Non? Principal Antzokian
- Sarrera: 6€ (%50 deskontua eginda), anfiteatroa
Florido
pensil neskak lanarekin, funtsean Florido Pensilen ezaugarri izandako dramaturgiaren egitura,
erritmoa, tonu ga rratza eta umorea
mantenduko duen bertsioa
egin nahi izan dugu.
Zalantzarik gabe, euskal antzerkiaren
historiako arrakasta handietako bat izan zen hura.
Aldatzen dena
edukiak dira; emakumeen
eskolara eta haien testuetara egokituta daude. Florido pensil neskak gerraostean Espainian
nagusi izan zen hezkuntzasistemaren basakeria absurdu eta ilogikoaren mende
dauden bost neskaren egunerokotasunaren istorioa da. Eskola da gizartearen eta
ideologia menderatzailearen isla. Berriz
ere Tanttaka teatroak estu zoragarri horretara egindako bidaia proposatzen
digu.
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:
- Bidali mezu bat zgil@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta zenbat sarrera nahi dituzun zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 14, astelehena)
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA ERAIKINAREN sarreran (San Prudentzio, 29)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
