Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: Mikel Urdangarin Principalen deskontuarekin

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, kontzertuak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

'MIKEL URDANGARIN: MMXV-KD933'


  • Noiz? OTSAILAren 11an, ostegunean, 20.30etan
  • Non? Principal Antzokian
  • Sarrera: 7,5€ (%50 deskontua eginda), besaulki-patioa
Urte hori aukeratu du Amorebietako abeslariak bakarkako bira egiteko eta kontu handiz hautatutako abesti gogoangarrien sorta bat aurkezteko; abesti sorta horren bitartez bere ibilbide artistiko luze eta oparoa berrikusiko du, emozioz beterik, ahotsa, guitarra eta hitza bidela- gun bakar dituela.


Kontzertua, bestalde, arte-ariketa delikatua eta sotila da, eta etengabe bilatzen du oreka gitarraren moldaketa bikain eta eraginkorren, ahotsaren sentsualitate eta irmotasunaren, eta, noski, abestien indar poetikoaren artean.
 
Musika guztiak sortzeaz gain, Mikelek berak idatzitako 6 poema ere aurkeztu ditu, baita beste 7 poema ere, gure belaunaldiko zenbait idazle handi eta kultura-erreferente garrantzitsuk idatzitakoak: Unai Iturriaga, Kirmen Uribe, Gerardo Markuleta, Iñaki Aurrekoetxea eta Ion Maia.

  Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:

  • Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta zenbat sarrera nahi dituzun zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 8, astelehena)
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen ondoan (San Prudentzio, 25)
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen