Asteburu pasa... Etxalarrera!

Apirilaren 22tik 24ra, mintzalagunentzako plana antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek.

Besteak beste: txalaparta eta clown tailerrak, Etxalarko Kontrabandisten (Mugalarien) “Gau Lanen” gaueko ibilbidea, artoa mexikar erara sukaldatzea eta abar. Bazkal eta afal osteko kantu eta konturik ere ez da faltako!

 PREST ZAUDE ASTEBURU ZIRRARAGARRI BAT IGAROTZEKO?