[FAMILIA IRTEERA] Zalduondo

OTSAILEAN, familia artean eta euskaraz,  Arabako txoko paregabe bat ezagutzeko aukera proposatzen dizuegu: ZALDUONDO. Bertan, herria ezagutzeko parada izango dugu eta jarraian inauteriei eskainitako MUSEOAn bisita gidatua egingo dugu


Eman izena! 
* DATA: otsailaren 13an, larunbata

* IRAUPENA: 10.00etatik 13.30era

* JARDUERA: Lurdes Lekuonaren eskutik...  Herria ezagutu & museora bisita * Tartean, hamaiketakoa hartuko dugu 

* LEKUA:
Portal de Forondako lehenengo parkinean (aparkaleku txikiena) elkartuko gara goizeko 10.00etan. 

Ez ahaztu ura eta hamaiketakoa

Izena emateko: 

Idatzi mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera honako datuok zehaztuz: 
·         Zure izen-abizenak
·         Telefono zenbakia
·         Zenbat kide etorriko zareten
·         Kotxea eramateko aukera duzun eta hala bada zenbat leku dituzun libre.
  
Gure konfirmazio mezua jasoko duzue ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin 
Plazak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
Izena emateko azken eguna: otsailak 10asteazkena

OHARRAK: 
* Hurbiltzen den jendearen arabera kotxeak antolatuko ditugu.
* Gasolina, kotxea konpartitzen dutenen artean ordainduko da.
* Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera.
* Oinarrizko euskara maila eskatuko da.