Kaixo Mintzalagunok:
Urrian hasi ginen, geroztik gabonak heldu
arte ia hiru hilabete pasa dira, nahiz eta negua ez irudi, bai lagunok, gabonak
heltzear daude, eta gu neguan sartu gara.
Garai hau da egunak familiarekin egoteko,
Olentzeroari agurrak emateko, lagunekin ondo pasatzeko, baina, batez ere, gure
hizkuntza erabiltzen jarraitzeko, bai kalean bai etxean, hau da leku guztietan,
ez ahantzi datozen egunetan mintzakideokin elkartuko ez duzuela, baina euskara
hor dagoela bizi-bizirik gure herrian.
Hainbat ekintzetan parte hartu dugu azken
hilabeteotan, hasierako kanpanian, zine-foruam, antzerkian, poteoak, Goiuri
elkarteko solasaldiak, etabar... beti gogotsu eta irribarrez. Gogora ezazue
datozen hilabeteotan lehengo lepotik burua jarraituko dugula gure hizkuntzarik
maitena erabiltzen, eta beste ekintza batzuetanparte hartzen.
Atzo eta oporrak hasterakoan Goiuri
elkartean sukaldaritzako tailerra egin genuen. Tailer horretan eta Javiren eskuz
"Rokas de Almendra" eta " Polboroiak" egiten ikasi
genituen, egia esan, hagitz ongi atera zitzaizkigun, eta hori ziurta
diezazuegun, erantsi dizkizuedan artxiboetan ikus dezakezue, izan ere, gutxi
falta zaigu "Mitxelin izarra" lortu dezagun.
Hori guztia esanda Gabonak oparizea
besterik ez zait falta.
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON opa
nahi dizkizuet, ondo pasa eta datorren urtean berriz elkar ikusiko dugu.
Angel Mari.











