Kandelen mosaiko erraldoia egingo da ABENDUAREN 3an, osteguna, Andre Mari Zuriaren plazan EUSKARAREN EGUNA ospatzeko.
Bada, hirugarren urtez, GEU elkarteak 365 Egun ekimenarekin bat egingo du, aurten “Erabili, erabizi” azpileloa izango duena.
ARGAZKIAK + BIDEOA
Hasteko, euskaldunon desiren zuhaitzaren aurkezpena egingo da, ALEA aldizkariko azalak berrerabiliz, zuhaitz bat eraikiz. Gero, Oihaneder Euskararen Etxetik atera eta kalejiran Andre Mari Zuriaren plazaraino ibilbide animatua egongo da. Bidean zehar, kartelak pegatu, Aleak eta pegatinak banatu eta musika izango da. Plazara heltzean kandelen mosaiko erraldoia sortuko da, ‘Euskarak 356 egun’ leloa osatuz. Ekitaldiari amaiera emateko, Zirk Zark ikuskizuna izango Oihaneder Euskararen Etxean.
EGITARAUA (Hirinet)
18:30 Abiapuntua – Oihaneder Euskararen Etxea
19:00 Irteera
KALEJIRAB. Ibilbidea:Harategi kantoitik, Jesusen Zerbitzarien Fundatzaileak kaleraino Siervas eta handik Diputazio kalea gurutzatuz Andra Maria Zuriraino
19:30 Ekitaldi nagusia- “EUSKARAK 365 EGUN” lema kandelekin irudikatu eta jendea horren inguruan bilduko da.
Egitasmoan parte hartu dute: Zizta Euskara taldea, Odon de Apraiz ikastola, Olabide ikastola, Toki Eder ikastola, Sarburu elkartea, Armentia ikastola, Lazarraga Kultur elkartea, Mariturriko guraso elkartea, Luis Elejaldeko guraso elkartea, Udaberria euskaltegia, IKA euskaltegia eta AEK euskaltegia.
Gai honi lotutako albiste eta informazio gehiago:
[INFO+] KANDELEN MOSAIKO ERRALDOIA, EGITARAU ZEHATZA
[INFO+] EUSKARAREN ASTEA ARABAN
[BIDEOA] Jarduerez betetako Euskararen Astea aurkeztu dute udalak eta hainbat talde euskaltzalek
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….
