Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak
abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzerkia euskaraz prezio
ezin hobean gozatzeko aukera da.
“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetik
abiatzen da: “Itsasoaz bestalde
maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan
zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri
zenbatezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria
hutsa”. Egungo gizarteak eta estatuek
sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egiten da antzezlan
honetan. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dagoen inmigrazioaren
gaia jorratuz.
Zuzendaritza:
Ander Lipus
Idazlea: Jon GerediagaAntzezleak: Kristian Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus, Maika Etxekopar
- Noiz? AZAROAren 4an, asteazkenean, 20.30ean
- Non? Printzipal Antzokian
Sarrerak
deskontuarekin eskuratzeko:
- Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera. Ezinbestekoa da honako datuok zehaztea:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
- Zenbat sarrera nahi dituzun
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan -azaroaren 4an- banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen aurrean (San Prudentzio, 25)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
Izena emateko
azken eguna: AZAROAK 2, astelehena
