Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU
elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako,
antzerkia euskaraz prezio ezin hobean gozatzeko aukera da.
Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu
gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan,
dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman
egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera
burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela
pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria. Baina, gaur egun, ezin zara fidatu…
- Noiz? URRIAren 21ean, asteazkenean, 20.30ean
- Non? Printzipal Antzokian
Sarrerak
deskontuarekin eskuratzeko:
- Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera honako datuok zehaztuz:
-
Izen-abizenak
-
Helbide elektronikoa
-
Telefonoa
-
Zenbat sarrera nahi dituzun
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen ondoan (San Prudentzio, 25)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
Izena emateko azken eguna: URRIAK 19, astelehena
