Giro ezin hobea Mintzalagunaren aurkezpenean

Aurtengo MINTZALAGUNAren ikasturtearen aurkezpenak 80 lagun inguru bildu zituen atzo Gasteizko Alde Zaharrean.  Ekitaldiari hasiera emateko, 2015-16 ikasturtean abian jarri den 'Zurekin hitz egin nahi dut' kanpainaren bideoa proiektatu zen. Ondoren,  Aiztogile kalea zeharkatu genuen trikitxia soinuen atzetik pintxo-poteoan. Txistu, Txinbo eta Hala Bedi Taberna mintzalagun tabernetatik pasa ginen, non pintxo bikainak dastatzeko aukera izan genuen. 
  
"Zurekin hitz egin nahi dut"... parte hartzera animatuko? 

 
* Informazio gehiago: 945 22 21 53