Hemen da 2015-2016. ikasturteko MINTZALAGUNEKO MATRIKULAZIO KANPAINA. 'Zurekin
hitz egin nahi dut' lelopean euskarari ekarpena egiteko kontzientzia duten
hiztun onak mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi zaie.
Mintzalagunean, euskaraz aritzeko ohiturarik ez
duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dira, erabileran eragiteko eta
hizketarako konfiantza eta gune berriak sortzeko. Taberna edo elkarte batean,
giro lasai batean, lagun artean. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak dira,
eta astean behin biltzen dira.
Online bidez ere eman dezakegu izena: www.gasteizkomintzalaguna.com web gunean.