“Zer jarriko zenuke hemen?” #GEUkamiseta lehiaketa



Kamiseta lehiaketa antolatu du GEU elkarteak. Parte-hartzaileek bidaltzen dituzten esaldien artean, euskarazko lelorik originalena zein dibertigarriena aukeratu eta Gasteizko jaietara begira esaldi irabazlea daramaten kamisetak aterako dira. Animatzen?


-NOIZ?
Ekainaren 13an hasi eta uztailaren 19an amaituko da lehiaketa. 

-NOLA?

1) Whatsapp bidez 688819118 telefonora bidaliz kamiseta leloak.
2) Twitterren #GEUkamiseta traola erabiliz edo @geuelkartea aipatuz
3) geutxosna@gmail.com helbide elektronikoan ere jasoko dira.


-Lehiaketako esaldi irabazlea uztailaren 21ean iragarriko da. Irabazleak berak proposatutako esaldia daraman kamiseta eskuratzeaz gain, afari bat irabaziko du GEU txosnan.

-Guztira, 200 kamiseta aterako dira aukeratutako leloarekin eta abuztuaren 1etik 9ra salgai jarriko dira Aihotz plazan kokatuta egongo den GEU txosnan, 12 eurotan. 

INFO +

Eta zuk, zer jarriko zenuke hemen?