Etxalarren, Mintzalagunentzako oporraldia



Etxalarko mokorreko Bordako baserriko lagunek mintzalagunentzako 9 eguneko egonaldia antolatu dute. Euskaraz bizi, atseden hartu, lagun berriak egin eta esperientzia berriak izateko aukera paregabea dago, oraindik planik egin ez duten kideentzako: irteerak, sukaldaritza, kantu eta masaje tailerrak…


* Egonaldian mintzalagunek eta beren lagun euskaldunek eman dezakete izena





Noiz? Abuztuaren 1etik 9ra

PREZIOA: Otorduak, loa eta tailerrak, 300€ izango dira lagun bakoitzeko.