
Asteartero Goiuri elkartean biltzen diren Mintzalagun taldeko Angel Marik idatzitako kronika duzue oraingoan. Irakurri eta gozatu...
Kaixo mintzalagunok:
Aurtengo kurtsoa bukatzear dagoenez, nire azken
kronika taldeari buruz idatzi behar dizuet. Izan ere, laster uda helduko zaigu,
eta berarekin batera gure bizimoduak aldaketa ugariak jasango ditu...
... Bai lagunok, uda etortzen denean gure ohiturek ere aldatzen dute, hau da, eguraldiaz gozatu, seme-alabekin denbora gehiago egoteko aukera, oporretan pentsatzen, jaiez disfrutatu, eta abar.... Badakigu Gasteizko negua oso gogorra eta luzea dela, baina zuek hor egon zineten gure hizkuntzarik kuttuena praktikatzen bakoitzaren neurrian. Segi aurrera eta ez ahaztu udan ere Euskara erabiltzea.
Beste urte batzuen gisa izugarria izan da zuekin azken
urteko mintzalagunaren ekimena konpartitzea. Urtean zehar hainbat ekintza
egin dugu eta nola ez, ekintza horietan bakoitzaren partizipazioa oso
interesgarria izan da, (erakusketak, zeramika ikastaroa, ardo eta olioaren
dastaketa, hitzaldiak, urtebetzeak, askariak, afariak).
Hori gutxi
izango balitz, nahiz eta kurtsoaren hasieran bi baja jasan (guk beti gogoan
zaituztegu), esan beharra dago mintzakide berriei taldean harrera ona egin
zigutela, era berean, uste dugu haiek ere gure artean oso gustora egon direla.
Espero dezagun datorren kurtsoa guztiok berriz elkartzea eta aurten joan ez
direnak itzul daitezela.
Bukatu baino lehen "Goiuri" elkarteko
bazkidei eskerrak eman nahi dizkiegu beraien lokala uzteagatik elkar gaitezen.
Lurdes, Javi, Ixabel eta bazkide guztiei mila esker bihotzez.
Hori guztia esanda, agurtzera besterik ez zait falta,
horretarako bidaltzen dizkizuet azken afariraren argazkiak, beti bezala oso
ondo pasatu genuen, eta nola ez, gure sukaldariei esker bapo afaldu genuen,
gainera, Eve eta Fernandoren konpainia onean atsegina egin zitzaigun.
Datorren kurtsora arte uda eta opor zoriontsuak opa nahi dizkizuet. Ondo
pasa eta udaz gozatu.



