[ERAKUSKETA] "Argazkigintza garaikidea Telefónica bilduman"



 Ez galdu erakusketa hau ikusteko aukera!

Montehermoso jauregiko Ur Biltegian antolatutako erakusketa honek 70eko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara bitartera artistek argazkigintzaren arloan jorratutako bide berriak erakusten ditu, hainbat lan hautaturen bidez: Andreas Gursky, Thomas Struth, Candida Höferen, Vik Muniz, Marina Abramovic edo Cindy Sherman, besteak beste. 

Antolatzaileak
Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteizko Udala eta  Telefónica Fundazioa



“... argazkiek hainbat gaitatik abiatuta jorratzen dute irudi garaikidearen eraikuntza formala: Arkitektura eta paisaia, Bechertarren eta Düsselforfeko eskolaren ondare garrantzitsuarekin, gizakirik ez,  eszena leku aseptikoak eta espazioaren estetika kontzeptuala; simulazioak, hau da, irudien manipulazioa, ikusten denaren pertzepzioa zalantzan jartzen duen fikziozko simulazioa; gorputza eta nortasuna, ikus-sortzaile garaikideek kontzeptuak berrikusi egiten dituzte, zalantzan jartzen dituzte arketipoak, erretratuaren generoa subjektiboki aztertzen dute, hainbat kanon zalantzan jartzen dute (emetasuna esaterako) eta norberaren errepresentazioa indartzen dute”.


Noiz? Uztailaren 16an, ostegunean, BI SAIO: 10.30ean eta 18.30ean 



  Izena emateko:

  • Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.