Gasteizko
euskararen historia sozialari buruzko ibilbide gidatua. Historian zehar
izandako gorabeherak, azken urteetako berreskurapena, gaur egungo ekimenak eta
etorkizuneko erronkak.
Zergatik da Vitoria eta Gasteiz?
Ba al dakizu nor izan zen Martin
Ttipia?
Zein izan zen euskarazko lehen hiztegia?
Noiz sortu zen Gasteizko lehen ikastola?
Non zegoen “Bagare” euskal txokoa?
Nora joaten da jendea euskara ikastera?
Zenbat idazle euskaldun bizi dira Gasteizen?
Nor izan zen Odon Apraiz?
Zer da OIHANEDER Euskararen Etxea?
Noiz? ekainaren 16an, asteartean, BI SAIO: 10.00etan eta 19.00etan (ordu t’erdiko iraupena)
Izena emateko:
- Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu.
- Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.