Datorren ekainaren 6an, larunbata, Getxoko Mintzalagunekin
batera BIZIKLETA ibilalditxoa egitea proposatzen dizuegu. “Vasco-Navarro” trenbideko zati
bat egingo da eta taldeak erabakiko du zein izango den erritmoa eta distantzia. Gainera, ibilbidea egin baino lehen, Errekaleor auzotik bisita gidatua egiteko aukera izango dugu!
EGUNEKO PLANNIG-a
-10.30 ERREKALEOR-eko aparkalekuan (azken etxeetan)
elkartuko gara. Bertan autoak aparkatuta geratuko dira.
-10.45 Errekaleor auzotik BISITA GIDATUA eta hamaiketakoa
-11.30 IBILALDIARI HASIERA. Erritmoa eta distantzia taldeak
erabakiko ditu. Familia bakoitzak bere BAZKARIA ERAMAN beharko du, bidean
bazkalduko da eta.
*Bakoitzak bere TXIRRINDULA eraman beharko du.
Izena emateko:
- Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera honako datuok zehaztuz:
Helbide elektronikoa
Telefonoa
Zenbat lagun joango zareten (haurrak eta helduak)
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu.
