FAMILIA IRTEERA: Munaingo harizti zaharra



Atxipi mendi taldeko lagunekin batera irteera berezia antolatu dugu datorren MAIATZAren 10erako. Bideak ez dauka zailtasunik, ezta aldapa malkartsurik ere, horregatik, seme-alabekin mendira joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu!

Munaingo herritik abiatuta, bertako harizti zaharretara egingo dugu txangoa. Hariztiraino ordu erdi bat dago soilik, baina umeekin apur bat gehiago luzatuko da.

Gainera, egun horretan, Munaingo festak ospatuko dira eta dantza, musika, trikitilariak, puzgarriak eta… hamaiketakoa izango dira herrian bertan!

Umeekin giro euskaldunean naturaz disfrutatzeko aukera paregabea duzue!

·        Noiz? MAIATZAren 10ean, igandea. 09.30ean

·        Non? Autobus geltoki zaharrean elkartuko gara, Jose Mardones kalean.


EGUNEKO PLANING-A:
09.30ean Autobus Geltoki Zaharrean (Jose Mardones kalean, orain lekua dago aparkatzeko)
10.15ean Munainen Atxipikoekin elkartu eta Munaingo harizti zaharretara egingo da ibilbidea
13:00etan Dantzariak, trikitilariak, haurrentzako puzgarriak eta hamaiketakoa Munainen
14:30ean Gasteizera buelta

IZENA EMATEKO:

Idatzi mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera honako hau zehaztuz:

·        Izen-abizenak
·        Telefonoa
·        Familiako zenbat kide etorriko zarete?
·        Kotxea eramateko aukera duzu? Hala bada, zenbat leku dituzu libre?

*Hurbiltzen den jendearen arabera kotxeak antolatuko ditugu
*Gasolina, kotxea konpartitzen dutenen artean ordainduko da