Aurreko urteetako arrakasta
ikusita, argi dago ondo jan eta edatea gustuko dugula, eta horregatik aurten
ere, PACK GASTRONOMIKOA
eskaini nahi dizuegu. Oraingoan, hiru saio desberdinez osatuta egongo da:
ardo
eta olio dastatzea eta bi sukaldaritza tailer.
Lehenengoan, Mikel Garaizabal eta
HAZIren bidez bertako ardo eta olioa dastatzeko aukera egongo da eta sukaldaritza
tailerretan, su artean disfrutatzeko bi saio desberdin antolatu dira. Gainera,
sukaldatu ostean, egindakoa jateko parada izango dugu elkartean bertan!
·
ARDO &
OLIO DASTATZEA
Bertako ardo
eta olio goxo-goxoak probatu nahi?
Noiz? apirilak 14,
asteartea. 19:00etan
Non? LANTZALE KULTUR
ELKARTEAN (Aiztogile
kalea, 96. Behea)
Kopurua: 25 lagun
·
SUKALDARITZA
TAILERRAK
Giro atsegin
eta lasai batean, errezeta erraz eta goxoak egiteko aukera paregabea! Bi
aukera:
o Noiz? apirilak 15, asteazkena. 19:30ean
Non? BEHEKO SUA
elkartean (Barrankale, 7)
Kopurua: 12 lagun
o Noiz? apirilak 23, osteguna. 19:30ean
Non? ERREXALA elkartean. (Aiztogile kalea, 62)
Kopurua: 12 lagun
Saio bakoitzaren prezioa: 10
euro
Izena emateko:
- Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
- Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
