Saio Gastronomikoak: ARDO & OLIO dastatzea



Bertako ardo eta olio goxo-goxoak probatu nahi?


 Saio Gastronomikoen baitan, ardoa eta olioa dastatzeko aukera luzatzen dizuegu oraingo honetan. Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak zuzenduko duen "Ardo eta Olio dastatzea" antolatu dute Gasteizko Mintzalagunak eta GEU elkarteak, Hazi Korporazioarekin eta Errexala Elkartearekin elkarlanean.  

Arabako Errioxaz dihardugunean, mahasgintzako, ardogintzako eta olioarentzako esparru bikain batez ari gara. Bada, dastatze honetan, bertako ardoa eta olioa ezagutzeko zein dastatzeko aukera izango dugu. Ez galdu aukera! 



Noiz? Apirilaren 14an, asteartea, 19:00etan
Non? LANTZALE Kultur Elkartean (Aiztogile kalea, 96)   

Saioaren prezioa: 10 euro 


 Izena emateko:
  • Bidali mezu bat  zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.