Bisita gidatua: “Emakumeak.Afganistan"


Gervasio Sánchez gatazka belikoetan espezializatutako argazkilaria, 2009ko Argazkigintzako Sari Nazionala irabazi zuena, eta Mónica Bernabé, kazetaria eta Afganistango gaietan aditua dira 2009 eta 2014. urteen artean ateratako argazki erakusketa honen arduradunak. 

"Afganistanen boterean egon ziren bitartean, talibanek emakumeei etxetik kanpo lan egitea, ikastea edo laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten. Debeku haiek eskandalutzat jo ziren Mendebaldeko herrialdeetan, baina Afganistango emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten drama latzaren erakusgarri apurra baino ez ziren".




Erakusketan ikus daitekeenez, emakumeen aurkako indarkeria familia barruan hasten da Afganistanen, eta endemikoa da, talibanak boterean egon ala ez...



Mintzalagunentzako bisita gidatuak: 

Noiz? Martxoaren 24an, asteartea, 10:30ean 

Non? Oihaneder etxean. Fray Zacarias Martinez Kalea, 2

Izena emateko:
Idatzi mezu bat zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta  telefono zenbakiarekin zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 20a, ostirala. 

Bisita doakoa da