Hamabi edizio beteko dituen LABURBIRAk, film laburren zirkuitoak, geldialdia egingo du Gasteizen datorren martxoaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan Florida Zinemetan. Ordizian hasi zen martxoaren 4an eta dagoeneko hamaika herri bisitatu ditu.
80 minutuko emanaldian 8 film labur egongo dira ikusgai eta euskal zinemaz gozatzeaz gain, zinemagintza hobeto ezagutzeko aukera izango dute ikusleek, izan ere, Laburbiraren bidez, Euskaltzaleen Topaguneak euskal sortzaileek egiten duten ekoizpena ezagutarazi nahi du herrietako aretoetara gerturatuz.
Zuzendari esperientziadunek zein hasiberriek dute lekua aurten... ikusi eta...gozatu!
Film eta zuzendari hauek osatzen dute 2015eko Laburbira:
- Hubert le Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz)
- Ein Land (Igone Arreitunandia)
- Aitona Mantangorria (Kepa Errasti)
- Zela Trovke (Asier Altuna)
- Arconada (Asier Urbieta)
- Don Miguel (Kote Camacho)
- Zaunk (Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera)
- Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi)
Noiz? Martxoaren 25ean, asteazkena, 19:00etan
Antolatzailea: GEU elkartea
Prezioa: 2 euro.