Mintzalagun baten kronika, argazkiak eta guzti!



Hona hemen Angel Mari berriemaile finak helarazi digun kronika:

"Arratsalde on guztioi!!! Atzo inauteriei agurra eman genien, beste urte batzuk egiten dugun moduan, Goiuri elkartea alde batera utzi genuen eta hiri erdiko kaletatik ibili ginen poteatzen, beno egia esan bi zurito besterik ez genituen edan oso zintzoak garelako.
 

Goiuri elkartea azken bolada honetan apur bat ahantzita daukagu, izan ere, azken hilabetean gure Marianen eskutik 'Mintzaceramika' tailerra egin dugu eta bere lokaletan elkartu gara gure trebezia erakusteko; esan beharra dago gure artean denetarik dagoela, hau da, trebeak eta trebeagoak.... baina hori bai, guztiok gogoekin artelana horri buruz zerbait jakiteko eta, era berean, praktikatzeko.

 Aitortu behar dizuet ez nuela espero hain fin egon izana, horretarako eta gure lan finak erakusteko hemen dituzue egindako lanaren argazkiak zure iritzia eman dezazuen.
 
Baina, hori gutxi izango balitz, aurreko astean ere gure asteroko txokotik atera ginen, aitzakia hitzaldi batera joatea izan zen, hitzaldi hau Oihaneder Euskararen Etxean egin zen, eta Arabako Herrietako Inauteriei buruz Lurdesek dena erakutsi zigun, non ospatzen duten, noiz, zeintzuk diren pertsonaia nagusienak, inauterien musika, etab. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Lurdesi Arabako Herrietako Inauterien alde lan egiten duenagatik.Izan ere, hitzaldia oso interesgarria eta dinamikoa izan zen. 

Nola ez, gure argazkilaria oso trebea denez hemen ere utzi dizkigu argazkiak.....ah gauzarik garrantzitsuena esango dizuet badirudi Markitos ez dutela erretzen benetakoa, baizik eta, erretzen dutena, panpina bat dela baina sekretua denez ez esan mesedez.
 
Bukatzeko esango dizuet urtea aurrera doa eta aldi berean kurtsoa, hurrengo geltokia Aste Santua, animo gutxi falta zaigu-eta oporretaz gozatzeko.

Ángel Mari"