Hasi berri den urte berri honetarako asmo berrien zerrenda osatzen lagundu nahi dizue Gasteizko Mintzalagunak. Euskaraz disfrutatzeko zenbait ideia zuekin konpartitu nahi dugu. Hori dela eta, hona hemen hainbat proposamen zuen urte euskaldun berrirako!!

Arabako astekari berria. GEU Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak elkarlanean sorturiko proiektu komunikatiboa. Urtarrilaren 16tik aurrera, ostiralero etxeko buzoian jaso ahal izango dute harpidedunek. Astekariak 32 orrialde izango ditu, koloretan, eta Arabaren berri ematea izango du helburu, herriz herri eta kuadrillaz kuadrilla. Urteko harpidetza 50 eurokoa izango da.
1995az geroztik, mendi apalak eta handiagoak tartekatzen ditu taldeak hilabetean behin (azken aurreko igandean ) egiten dituen txangoetan. Mendi talde hau euskaldun ororentzat zabalik dago eta gonbidatuta zaudete nahi duzuenean gurekin etortzeko.
Irteera gunea: MENDIZORROTZAKO aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean)
Irteera ordua: goizeko 8.30ean
Harremana: geurekinmendira@gmail.com
Irakurketa jolas hori dute helburu
Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori
baino ez dute egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkie
sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon
esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen dira, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen
inguruan.
Koordinatzailea: Iban Zaldua
Lekua: Ignacio Aldecoa kultura etxea (Florida ibilbidea, 9)
Ordua: 20.00etan
