Bada, hain gozoa bada uzta berria, probatzera joan beharko gara, ezta mintzalagunok?? Iaz bezala, Arabako sagardoaren aldeko apustua egingo du Gasteizko Mintzalagunak. Hain zuzen ere, Aramaioko Iturrieta sagardotegian egingo dugu txoooootx.
Txotx egiteaz gain, Zuiako ingurua hobeto ezagutzeko parada ere izango da bisita gidatu baten bitartez, Uribarri Ganboako urtegira joango gara.
Menua eta eguneko egitaraua oraindik zehazteke badago ere, bestelako planik egin baino lehenago aukeratutako data zabaldu nahi dugu zuen artean: otsailak 28, larunbata.
Eguneko egitaraua:
Zer? Bisita gidatua + bazkaria Iturrieta sagardotegian
Noiz? OTSAILAREN 28an, larunbata
Non? Aramaioko Iturrieta sagardotegian
Autobusa: Gasteiztik 11.00ak aldera irten eta buelta 18.30ean (Irteera: Europa Jauregitik)
Sagardotegiko menua:
•
Txorizu
sagardotan
•
Makailau
tortila
•
Makailau
takoak piperrekin
•
Txuletoia
•
Idiazabal,
etxeko menbriloa eta intxaurrak
•
Sagardoa
Prezioa: 40 euro (autobusa barne)
Izena emateko: Idatzi mezu bat zure izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera eta konfirmazio mezua jasoko duzu kontu korrontearen zenbakiarekin
