Mintzalaguntzaileak behar ditugu!!

  
Ikasturtea azaroan hasi bazen ere, oraindik badira zenbait talde mintzalaguntzailerik gabe. 

Mintzapraktika egin ahal izateko talde bakoitzean, ahal den neurrian, euskaraz ondo moldatzen den lagun bat sartzen dugu, baina beti ez zaigu posible suertatzen.

Hori dela eta, zuen laguntza eskatzera gatoz. Euskara normaltasun osoz hitz egiteko gai zara? euskaraz bizi nahi duzu? ikaste prozesuan dauden lagunei zure denbora eta laguntza eskaini nahi diezu? jende berria eta euskalduna ezagutu nahi?


Mintzalaguntzailea behar duten taldeak zein egunetan, ordutan eta ingurutan elkartzen diren ikusiko duzu irudian. Talderen batean sartzeko interesa baldin baduzu gurekin jarri zaitezke harremanetan edo zuzenean izen emate fitxa bete zein taldetan egon nahi duzun zehaztuz eta zurekin jarriko gara kontaktuan.