'Erdibana'
Ama batek, jada urteetan sartua, enbolia eta gripea ditu, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko semea du eta gainbehera doan enpresa baten jabea da. Bera zaintzen duen 38 urteko beste seme bat du; egunero bainatzen du, orraztu eta ia-ia baita hil ere. Jehova-ren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu. Aurrezki-libreta asko dauzka, baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute eta gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan aterako dira pixkanaka. - Noiz? OTSAILAren 12an, ostegunean, 20.30etan
- Non? Principal Antzokian
- Sarrera: 5 € (%50 deskontua eginda), 1go. anfiteatroan
SARRERAK AGORTUTA
- Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta zenbat sarrera nahi dituzun zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 10, asteartea)
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen ondoan (San Prudentzio, 25)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen