MAGIA SINPATIKOA, Horman Poster
Gaitasun mimetikoa besteen antzeko izateko konpultsio magikoa besterik ez da. W. Benjamin
Magia sinpatikoa-n gizakiek, sasi-gizakiek
eta super-gizakiek topo egiten dute historian: Gerrilla girl
bilakatutako tximino bat, Melilla hegazkinez gurutzatu zuen chaman bat
eta bere sentsibilitate erromantikoa XIX. mendeko koadro batean bilatzen
duen pierrot bat. Pierrot, neurriz kanpoko sentsibilitatedun arketipo
europar inozoa… Ez al zuen bere eskuak piztu kolonialismo
europarraren su handia? Tximinoengandik gatoz ala aingeru bilakatzen ari
gara?
- Noiz? ABENDUAren 21ean, igandean, 19.00etan
- Non? BARATZA aretoan (Aldabe plazatxoa 4)
- Prezio berezia mintzalagunentzat: 5 euro / 7 euro (lehiatilan) (6/8 euro da ohiko prezioa)
- Sarrerak hartzeko: reservas@
salabaratza.com helbidera mezu bat bidali beharko duzue sarrerak aurretik hartzeko (beranduenez igande eguerdian). Bestela, takilan mintzalagunak zaretela esan beharko duzue sarrera deskontuarekin lortzeko. - INFO+: Baratza aretoa
