Gabonak
gainean ditugula eta, Angel Mari mintzalagunak mezua helarazi digu. Orain pare
bat hilabete hasi den ikasturtearen ebaluazioa egiteaz gaindi, egin berri duten
afariaren argazkiak bidali dizkigu ere!
Iazko
lagunekin zein aurten taldean sartu berri diren mintzalagunekin egin zuten afaria.
“Afaria mundiala” izan zela kontatu digu Angel Marik, gainera, esan digunez, aste
batzuk lehenago, Hiriburu Gastronomikoari men eginez “ikastarotxoa jaso zuten
Lourdesen eskutik”. “Odolkien enpanadilla” gozo-gozoak egiten ikasi zuten.
“Gabon
zoriontsuak eta urte berri on opa dizuet”.
Angel
Mari




