Lurra, kultura eta identitatea: ONDASUN LAPURTUAK

Erakusketa  honek baliabide naturaletarako eskubidearen aldeko herrien borroka eta munduko ordenu berriaren arteko desoreka islatu nahi du. Egoera honek zerikusi zuzena du hala herrien eskubide politiko eta zibilekin  nola eskubide ekonomiko, social eta kulturalekin. 

[BISITA GIDATUA]
Noiz? ABENDUAren 30ean,  asteartean, 19.00etan
Non? UR BILTEGIA (Montehermoso Jauregia)


Bisita gidatuan parte hartzeko: 
  • Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.

Proiektuak XXI. mendeko gatazkak ondasunen espoliazioarekin lotzen du, lehengai mugatuen ustiaketan oinarritzen baita sistema kapitlista eta horrek herrientzat eskubideen urraketa amaiezina usten baitu eta ama lurrarentzat hondamendi izugarriak. Dudarik gabe, emakumeek piratzen dituzte ondoriorik latzenak eta zuzenenak eta, beraz aurre egin behar diote hala estrategia indibidual nola kolektiboen bitartez, askotan era desberdineko gizakion explotazioa daraman espoliazioari eta baliabideen ustiaketa basatiari.

Saharar Herriaren errealitatea hartu da botere hegemonikoek diruzalekeriaz mantentzen duten baliabide naturalen kontrolaren ondorioz herriek pairatzen duten egoeraren adibide gisa. Mendebaldeko Saharako gatazkan populazioaren parte bat erebestera joateko behartuta izan da besteek Marokoaren okupazio militarrarenpean erresistitzen duten bitartean.


Arabako S.E.A.D.en Lagunen Elkarteak aurkeztu duen LURRA, KULTURA ETA IDENTITATEA: ONDASUN LAPURTUAK proiektua hautatu dute Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak elkarrekin egin duten “Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2014” 18.000,00 euroz hornitutako deialdi publikoan.


Informazio gehiago: www.montehermoso.net