Kakiturriko Bertso Afaria


Dagoneko, badakizue Kakiturri elkarte gastronomikoko lagunek mintzalagunoi ateak zabaldu dizkigutela eta 15 lagunentzako afaria eskaintzen digutela. Urteko azken afari hau berezia izango da, izan ere, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ bertsolariak Kakiturri elkarteraino gerturatuko dira.

  • Noiz? ABENDUAren 12an, ostiralean, 20.30ean (*afaria 21.30ean hasiko da, aurretik sukaldatzeko eta tertulian aritzeko tartea izango dugu)
  • Non? KAKITURRI elkartean. Elizalde, 25. EHARI. Ikusi mapa 
  • Afariaren prezioa 15 eurokoa da, egunean bertan ordainduko da. 
  • Autobusez joateko aukera:  
    • Joateko L7 linea (Borinbizkarra – Salburua) INFO+ 
    • Bueltarako (GAUTXORI 4  - Sansomendi / Lakua)   23.00etatik aurrrera ordu erdiro. INFO + 
 

IZENA EMATEKO

  • Bidali mezu bat kakiturrikoafariak@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.  
  • Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko. 
  • Gehienez 15 lagunentzako lekua dago.