BERTAN BEHERA. Kakiturriko bertso eta kantu afaria

Afaria BERTAN BEHERA geratu da

Ikasturteko lehendabiziko afaria antolatu dute Kakiturriko lagunek. Kantu eta bertso giroan zure mintzalagunekin afaldu nahi duzu? 

Animatu eta eman izena!


Afari goxo baten ondoren, giro ederrean bertsolariek botako dituzten bat bateko bertsoekin, eta guztion artean abestuko ditugun bertso zahar eta kantuekin gozatzeko aukera izango dugu.

Nori zuzendua dago?
Mintzalagunei, GEU elkarteko kideei eta edozein euskaldunari.


  • Noiz? URTARRILAren 30ean, ostiralean, 20.30ean (*afaria 21.30ean hasiko da, aurretik sukaldatzeko eta tertulian aritzeko tartea izango dugu)
  • Non? KAKITURRI elkartean. Elizalde, 25. EHARI. Ikusi mapa 
  • Afariaren prezioa 15 eurokoa da, egunean bertan ordainduko da. 
  • Autobusez joateko aukera:  
        • Joateko L7 linea (Borinbizkarra – Salburua) INFO+ 
        • Bueltarako (GAUTXORI 4  - Sansomendi / Lakua)   23.00etatik aurrrera ordu erdiro. INFO +


IZENA EMATEKO 


  • Bidali mezu bat kakiturrikoafariak@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.  
  • Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko. 
  • Gehienez 15 lagunentzako lekua dago.
  • Izena emateko azken eguna: URTARRILAK 28, asteazkena