Ikasturte honetako lehenengo Kakiturriko afarian 23 lagun elkartu ginen
giro ederrean. Bapo afaldu ondoren. Aritz Kasabal eta Iñigo Mantzisidor
"Mantxi" bertsolariak eskuz esku aritu ziren. Euren saio luzea laburra
egin zitzaigun. Bizia, dibertigarria eta zorrotza izan zen euren
jarduera, inork hotz uzten ez duen horietakoa. Ixilik egon ziren
Kakiturrin sarritan aritzen diren bertsolariak eta soilik amaieran agur
bana botatzeko aukera izan zuten.Xabi Ricoren kronika
* Kakiturriko hurrengo afaria: URTARRILAren 30ean (aurrerago zehaztuko dugu izena nola eman)