Abenduaren 31n topa Gorbeiako puntan!



Ohiturari jarraituz... GEUrekin mendira taldeko lagunek eta Gasteizko Mintzalagunek urtea euskaraz agurtuko dute Gorbeia mendi tontorrean!! Bazatoz??


 
Noiz? Abenduaren 31n, asteazkenean
Irteera: Goizeko 8.00etan, Arriaga parkeko parkinean (Forondako atea)




Kotxeetan antolatuko gara Murua ingururaino joateko, hortaz, etortzeko asmoa baduzu bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, telefonoa eta kotxea eramateko aukerarik duzun zehaztuz.