Mintzalagunaren aurkezpen ekitaldia

Gasteizko Mintzalagunak 2014/2015 ikasturteari hasiera emango dio datorren ostegunean, urriaren 30ean, Oihaneder Euskararen Etxean.

[ Ikusi hemen ekitaldiko argazkiak ]


‘Biderkatu euskara’ mintzalagunaren komunikazio kanpainan parte hartu duen Asier Kidam Magoa izango dugu gure artean. Euskal hiztunak biderkatzeko magia mintzalagunen esku besterik ez dagoela erakutsi digu mago gasteiztarrak hainbat trukuren bitartez.




Izena eman duzuen lagun guztioi luzatu nahi dizuegu gonbitea. Zuetako askok oraindik ez dakizue zeintzuk izango diren zuen taldekideak. Taldekatze prozesuarekin hasi gara, baina aurten ere, ehundaka mintzalagun izango gara Gasteizen. Lehenengo zenbaketaren arabera, 600 bat lagunek eman dute izena. Zorionak!!


Hori dela eta, pazientzia pixkat eskatu nahi dizuegu. Banan-banan jarriko gara zuekin harremanetan telefonoz eta honetarako, denbora behar dugu. Ordutegia, adina, auzoa, zaletasunak... hartzen ditugu kontuan taldeak osatzeko, beraz, lasai egon, guztiok izango baituzue mintzalagun talde polit bat!


Zer? Gasteizko Mintzalagunaren aurkezpen ekitaldia
                      
Asier Kidam magoaren ikuskizuna & luntxa

Noiz? Urriaren 30ean, ostegunean, 20.00etan


Non? Oihaneder Euskararen Etxean