Gasteizen 650 mintzalagun inguru biltzen dira astero-astero hiriko hainbat tabernatan. Mintzalagun taldeentzat erreferente izan daitezkeen taberna euskaldunen bila gabiltza. Euskara ikasten ari diren lagunen ikasketa prozesuan tabernak ere lagun izatea nahi dugu, euskara praktikatzeko leku atsegina topa dezaten.
Mintzalagun Taberna izan nahi?
Mintzalagun Taberna izateko zerbitzua (beti edo gehienetan) euskaraz emateko gaitasuna izan behar du tabernak. Era berean, hizkuntza paisaia euskaratzeko konpromisoa hartu behar da.
Besteak beste, Mintzalagun Tabernen sarea Gasteizko mapan kokatu eta mintzalagun, euskaldun eta euskaltzaleen artean iragarriko da. Halaber, egitasmoan parte hartzen duten tabernek 'Mintzalagun Taberna' kartela eta pegatina jasoko dute.