Iruña Veleia eta Santa Katalina lorategia bizikletan!!

Ikasturte berria hasteko txango berezi bat proposatzen dizuegu. Bizikletan ibilbidetxo bat egitea Gasteiztik hurbil dauden bi leku berezi bisitatzeko!!

Iruña-Veleia aztarnategia eta Santa Katalina lorategia bizikletan!
  • Noiz? IRAILAren 27an, larunbatean
    • 11.00etan Iruña-Veleia bisita gidatua (doan)
    • 13.00etan Santa Katalina Lorategia bisita gidatua (2/3 euro)
  • Irteera: 9.30ean Mendizorrotzako aparkalekutik (Beti Jai frontoien aurrean)
  • Ibilbidea: 26 km guztira (joan eta etorri) MAPA
  • Izena emateko: naroa@gasteizkomintzalaguna.com / 945222153 / 688819118 
* Bakoitzak bere bizikleta eta jateko zerbait eraman beharko du.

Baten batek bizikletaz joateko aukerarik edo gogorik ez badu, bere kabuz joan daiteke eta bisita gidatuak egin baina izena ematea ezinbestekoa da (gehienez 25 lagun joan gaitezke).

Edozein zalantza baduzue, idatzi mezu bat eta argitzen saiatuko gara.