'Orain hiru urte sortu zuten mintzalagun taldea, bidean kide berriak topatu eta dagoeneko lagun taldea direla esaten dute harro. Ostegunero Gasteizko Alde Zaharrean elkartzen badira ere, San Ferminak aitzaki Iruñara egin zuten mintzabidaia aurreko astean eta argazkitxoa bidali digute.
Eta Gasteizko Jaietan GEU txosnan izango direla konfirmatu digute!!'
