UZTAILA eta ABUZTUAN Gasteizen egongo zarela? Bada, ez galdu euskaraz mintzatzeko eskaintzen dizuegun aukera hau.
Hirugarren urtez jarraian, Udako Mintzalaguna antolatu dugu! Ikasturtea amaitu eta mintzapraktika egiten jarraitzeko gogoa duten mintzalagunei zein euskaraz mintzatu nahi den orori zuzenduta dago. Mintzalaguna egitasmoa ezagutzeko aukera paregabea, beraz!
Taldeak osatzeko bilera berezia:
Noiz? EKAINAren 30ean, astelehenean, 20.00etan
Non? GEU elkartearen bulegoan (Rogelia de Alvaro elkarteen etxean. Panama kalea 14)
*Udako Mintzalagunean aritzeko ez da kuotarik ordaindu behar
**Abuztuan mintzalaguneko teknikariek ez dute taldeen jarraipena egingo
