Kakiturriko urteko azken afariko kronika

"Ikasturte honetako Kakiturriko azken afarian 27 lagun bildu ginen giro ederrean; horietatik hamabosten bat mintzalagunak. Entsalada eta legatza ezin goxoagoak eta Veronica Domingok prestatuko budina jan ondoren, bertso eta kantu giroan murgildu ginen. 

Gasteizera trena etorri zeneko mende eta erdia pasatu dela kontuan harturik Txirritaren 'Norteko ferrokarrilla' bertso sorta kantatu genuen. Gero iritsi ziren bertsolariei Veronicak jarri zizkien ariketa bitxiak. Azkenik, Felipe Zelaieta eta bere gitarraren agindupean kantuan aritu ginen. Datorren ikasturtean jarraituko dugu afari ederrez eta bertso eta kantu giroaz hilean behin gozatzeko. Adi egon udako oporren ostean egingo diren deialdiei..."


Xabi Rico