EH Mintza Eguna, iruditan

Izarran elkartu ziren iragan maiatzaren 31n Euskal Herriko txoko ezberdinetik etorritako mintzalagunak, solaskide eta berbalagunak. Goizean hasita, egun osoko egitarau izan genuen eta eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere primeran pasatu genuen. 










Benetan eskertzekoa da herriko mintzalagunek eta euskaltzaleek egindako harrera eta prestaketa lanetan egindako esfortzu guztia.  

Aurtengo mintza egunean Gasteizko Gaztelagun talde bat izan da saritua. Egitasmoa martxan jartzearekin batera jaio zen talde hau. Bidean lagunak gehitu dira eta beste batzuek taldea utzi egin dute, normala denez. Hala ere, taldeak egokitzen jakin izan du eta ostegunero-ostegunero hiriko pintxo potearekin eta euskararekin hitzordua daukate oraindik ere.



Mintza eguneko argazkiak