Hilabete honetan, bi proposamen ditugu: 'Itzala' eta 'Terapiak' antzezlanak
ITZALA. Kabia konpainia
Nor, gure pertsonaia, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor. Ez du ezer inportanterik egiten... Ezustean baina, Nor-k bisita berezia jasoko du.
- Noiz? MAIATZAren 24an, larunbatean, 20.00etan
- Non? BARATZA aretoan (Aldabe plazatxoa 4)
- Prezio berezia mintzalagunentzat: 5 euro / 7 euro (lehiatilan) (6/8 euro da ohiko prezioa)
- Sarrerak hartzeko: reservas@
salabaratza.com helbidera mezu bat bidali beharko duzue sarrerak aurretik hartzeko. Bestela, takilan mintzalagunak zaretela esan beharko duzue sarrera deskontuarekin lortzeko. - INFO+: Baratza aretoa
TERAPIAK. Vaiven konpainia

Berriz ere bere protagonisten identitatearen bilaketa da lanaren bizkar hezurra, baina bazterra utzi ditu hain ohikoak dituen unibertso irrealak, absurdoa agunerokotasunean isladatuz.
- Noiz? MAIATZAren 28an, asteazkena. 20.30ean
- Non? Principal Antzokian
- Sarrera: 2,5 € (%50 deskontua eginda), 2en. anfiteatroan
Sarrerak deskontuarekin erosteko:
- Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.
com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 26, astelehena) - Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen ondoan (San Prudentzio, 25)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

