Maiatzaren 31n Euskal Herriko Mintza Eguna Izarran

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriko diren mintzalagunek topo egingo dute datorren maiatzaren 31n Izarran. 


Urtero ospatzen den topaketa Araban egokitu da aurtengoan eta 'Mingainak Dantzan' lemapean, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da.

Goizeko 11.00etan emango zaio hasiera egunari hamaiketako gozo batekin, nola ez. Bisita gidatua, kalejira, herri bazkaria, erromeria, kontzertuak... denetarik izango da! 



Zintzo-zintzo elkartzen dira astero-astero Euskal Herriko mintzalagunak beren auzoetan. Maiatzaren 31n, aldiz, aukera izango dute beste herri batzuetako mintzalagunekin beraien esperientziak konpartitzeko.

Animatu eta zatoz Izarrara!!


Bazkariko menua:

Paella, pikilo piperak eta milorriak 
(Edaria, kafea eta kopa barne)

*Barazkijale eta zeliakoentzat menua eskatzeko aukera ere badago

Prezioa: 20 euro (bazkaria: 16 euro / autobusa: 4 euro)

Autobusa: Iruñerriko eta Baztango mintzalagunekin konpartituko dugu autobusa, beraz, plazak mugatuak izango dira. Autobusa betez gero, nork bere kabuz joan beharko du. Beraz, arin ibili!

Goizeko 11.00etan irtengo da Arriagako aparkalekutik (Forondako atea / Intermodal geltoki ondoan) eta Izarratik 19.30ak aldera itzuliko gara.