Zergatik ez? Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak

Gasteizko Mintzalagun eta Gurasolagunentzat 'ZERGATIK EZ' saio bereziak antolatuko ditu GEU elkarteak. 

Euskaraz bizitzearen aldeko argudioak eskaini eta aurrez aurreko talde lanketetan hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratuko ditugu. Bide batez, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartuz.

Gasteizko auzo ezberdinetan eta astegun guztietan izango dira saioak. Aukeratu zurea eta eman izena!!

Tailerrak noiz eta non: 
  • Maiatzaren 12an, astelehenean, 18.30ean, Judimendiko Auzo Elkartean (Cola eta Goiti kalea 5-7)
  • Maiatzaren 14an, asteazkenean, 10.00etan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean (Florida Parkea, 9)
  • Maiatzaren 16an, ostiralean, 10.30ean, Pilarreko gizarte etxean (Konstituzio plaza, 5)
  • Maiatzaren 20an, asteartean, 19.00etan, Goiuri Kultur Elkartean (Santa Maria kalea, 7)
  • Maiatzaren 23an, ostiralean, 18.30ean, Landatxo gizarte etxean (Santa Maria kalea, 4)
  • Maiatzaren 28an, asteazkenean, 19.00etan, Burdinbide auzo elkartean - Salburua- (Estrasburgo Ibilbidea, 17)
  • Maiatzaren 29an, ostegunean, 19.00etan, Errexala elkartean (Aiztogile kalea, 62)
  • Maiatzaren 23an eta 30an, ostiraletan, 15.30 - 16.30, Zabalgana Eskolan (Nazio Batuen Hiribidea, 10) *Tailerra ordu beteko bi saioetan banatuko da
Oharra: Tailerrak bi ordu iraupena izango du.

Izena emateko: zure izena-abizenak, telefonoa eta  zein saiotan parte hartu nahi duzun zehaztu mezu bidez inaki@geuelkartea.com helbidean, edota 945222153 deituz.



 
Saioaren helburuak: 
  • Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea
  • Gutako bakoitzak, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartzea
  • Euskararekiko jarrera baikorra sustatzea
  • Euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azalaratzea